top of page

MUSIKA

IBILBIDEA

MUSIKAN

(ABESLARI) 



      2018 -GAUR EGUN    KANTAUTORE 

 

      2011- GAUR EGUN    BENITO LERTXUNDIREN TALDE KIDE

     
      2018                          JULEN ALONSO ESTUDIOAK-EN GRABAKETA


      2011-2012                HARRIBILEKO ARGILUN IKUSKIZUNEAN ABESLARI


      2011-2015                UHATS TALDEKO ABESLARI 


      2007-2011                OLAXKA TALDEKO ABESLARI

AGERPENAK 

KOMUNIKABIDEETAN 

NIRE HAINBAT

KANTEN LETRAK

KARAN

Zenbat malko itzalen atzetik
Zenbat isilune, eta hutsune. 
Zu gabeko egunek zulora naramate. 
Zu gabe, zu gabe... Zentzugabe. 
​
Beltzune bakarti batetik
Argitasun totilera
Egunsentiaren epeltasunean,
nire ahots kordak leuntzen. 
​
Baina nigana zatoz, 
iluntasuna zapaltzen.
Beso Karan horiekin 
ni besarkatzen. 
​
Beltzune bakarti batetik
Argitasun totilera
Egunsentiaren epeltasunean, 
nire ahots kordak leuntzen. 
​

BAKARDADEAN

Bakardadean, 
Zu ia hilotz. 
Minduta gorputza ta arima.
Haien plazerra zure inpernu.
 
Egia ote den
Galdetuz zure buruari. 
Existitzen den ere,
zalantzan jartzen duzun hori... 
​
Zer ote zaren
besteen jostailu...
Eskuko bost atzek
bat hartu dutela dirudi. 
​
Bakardadean
Zu ia hilotz
Zure nortasuna ere
Nabariz arrotz
​
Baina, nik
Sinisten zaitut 
eta
sinistuko zaitut beti, beti...

AKUAMARINA

Zure akuamarina begien
ildaskak galtzen naute. 
 
Ez baita zerurik bertan aurki daitekenik. 
​
Nire asmoaren, baitan
zure hitzak maitatzen.
​
Ez baita zerurik bertan auki daitekenik.
 
Ta zure oreinetan 
aurkituko ditut
ilargiaren izpiak.
Zurekin dantzatuz
aurkituko naute,
izarren pare.  
​
mmmm itxi begiak.
​
Ta zure oreinetan 
aurkituko ditut
ilargiaren izpiak.
Zurekin dantzatuz
aurkituko naute,
izarren pare.  
​
​

AMAIERA BATEN HASIERA

Goizean goiz errainutan, 
itsasora irten nahi baina itsasontzirik ezean. 
Aukera nire aurrean eta, ihes egitean, egitean...
​
Mila ametsen kobazuloan,
Ene burua preso zabarrean.  
Hau bada askatasuna
Eraman nazazu barrura.
 
Amaiera baten hasiera
Berriz ere hasteko. 
Eguzkirik ikusten ez duenaren, 
lainopea argitzeko ilargirik
Ez denean. 
​
Gauean, argitan, itsasoan... 
​
Baina gauean berriz ere etorriko naiz bila. 
itsasontzia hartuta 
ametsen irlara. 
​
Amaiera baten hasiera 
berriz ere hasteko. 
Eguzkirik ikusten ez duenaren. 
Lainopea argitzeko ilargirik
Ez denean. 
​
Gauean, argitan, itsasoan... 
​
​
​

NEGU HOTZEN EZPAINAK

Berriz ere igandea da
ezer ez da berdin, ostera.
Zeruak haserre dirau,
kaleak hutsak, baino ni, banoa. 
​
Hartzara domeka da,
ezer ez da orobateko, ostera.
Gaur askoz indartsuagoa naiz.
Egin behar bakarra dut, ni neu izatea.
​
Ez nuen uste hain ederra zela
bakardadeaz gozatzea. 
Neure baitako gatazkari aurre egitea. 
 
Negu hotzez margotu ditut ezpainak
Haize arrotzez orraztu ilea
Elur malutez jantzirik jertsea
Ardo zuriz epelduz, arratsea. 
 
Berriz ere igandea da, 
ezer ez da berdin, ostera. 
Udaberri-lore goiztiarra
loratzen hasiko omen da. 
 
Hartzara domeka da,
ezer ez da orobateko, ostera. 
Nire izatezko negua
Kriseilura itzuli da. 
 
Ez nuen uste hain ederra zela
bakardadeaz gozatzea. 
Neure baitako gatazkari aurre egitea. 
 
Negu hotzez margotu ditut ezpainak
Haize arrotzez orraztu ilea
Elur malutez jantzirik jertsea
Ardo zuriz epelduz, arratsea. 
bottom of page